2012/12/12

KONTSUMISMOA GABONETAN. IRAGARKIEN ONDORIO:



Gabonak laister etorriko direnez aproposa ikusi dut nire blogean sarreratxo batzuk eskaintzea. Ia guztiontzat Gabonak = alaitasuna. Izan daiteke, baina blog honetan kili-kiliekin jarraituz, bere alderik zakarrena aipatuko dugu: umeengan bereziki sor dezakeen KONTSUMISMOA. Behar baino gauza gehiago eskatu eta erosten ditugu, neurrigabean, zoro moduan. Helduok honetaz jabetzea ezinbestekoa da eta horregatik hona hemen aditu baten hitzak:




 "El mejor regalo es sentirse querido"


2012/12/05

LEGEARI ERE KILI-KILIAK EGINGO DIZKIOGU!

Legeak eskuhartu du umeentzakoak ziren zenbait igarkitan,dena den badaude milioika kasu epaitu gabe gelditutakoak. Nire aburuz, legea zorrotzagoa izan beharko litzeteke, bereziki umeei zuzendutako iragarkiekin.
Hona hemen prentsan agerturiko epaitutako iragarki batzuen adibidea:



AUTOCONTROL KANPAINA

2012/11/28

GAUR EGUNGO IRAGARKIEI ALTERNATIBAL BILATZEN (II.ATALA)

Hona hemen magisteritzako beste talde batek aurkezturiko iragarki baten proposamena.
Iragarki honekin "Naturpolis" jokoa aurkezten da: Ingurumenaren alde egiten duen bitartean, munduan dagoen kutsadraz kontzientziatzen du haurra.

GAUR EGUNGO IRAGARKIEI ALTERNATIBAK BILATZEN (I. ATALA)



Iragarki hau Donostiako fakuntateko ikasle talde batek egina da. Nire ustez oso adierazgarria da, izan ere, argi ikusten da nola ume batek teknologia berriak eskatzen dituen gabonetan eta nola iragarki batez, ideaiaz aldatzen duen. Horrelako iragarkiak behar ditugu, errespetuzko, elakarlanezko eta bizikidetzarako balore onuragarriak transmititzen dituztenak! ZORIONAK!

2012/11/21

ADI HURRENGO IRAGARKIARI!KILI-KILI EGIN DIEZAIOGUN!


 

"Ahora yo era una Barbie y tú un campeón de Hot Wheels. ¿Vale?" Harrigarria dirudien arren, horixe izan zen Euskal Herriko zentro komertzial baten udaberriko eslogan kanpainia. Bertan, argi ikusten dira genero estereotipoak:

Mutilak, urdinez eta kotxea eta saria eskuan edukita, lehiakortasunaren, mugikortasunaren eta agresibitatearen balioak islatzen ditu. Neskak, berriz, arrosaz jantizta, koroa buruan eta pina esku artean edukita, lasaitasuna eta goxotasunaren balioak islatzen ditu.

Horrelako iragarkiak onartu ezinak dira XXI.mendean!Zergatik ezin ote du neska batek kotxeekin jolastu, edota mutil batek panpinekin? Hezitzaile maiteok, erratuta gabiltza; mundu sexista honekin HHtik amaitu behar dugu!

TXOKOLATEZKO ZEREAL BATZUEI "KILI-KILIAK" EGITEN:

Hona hemen Mexikon egindako dokumental baten zatitxo bat. Bertan, umeei zuzendutako zerealen iragarki baten goitik beherako azterketa egiten da:
 
Alde batetik, produktuaren ezaugarriak azaltzen dira eta bestetik, umeak manipulatzeko teknikak azaltzen dira, datu harrigarri ugari emanez. Nire ustez, azkenengo datu hauek dira bideoaren ezaugarrik aipamenena, izan ere, norbere hausnarketa sustatzea ahabideratuko dute seguru asko:


2012/11/17

IRAGARKIEN ERAGINA HAURRENGAN, BESTE IKUSPUNTU BATETIK:


Hona hemen Walleseko unibertsitateko Stella martinez adituak gaiaren inguruan egindako hausnarketa:
Oso argi ikusten da bere ikuspuntuan gurasoen eta hezitzaileen garrantzia, izan ere, eurak izan behar dira umeei heltzen zaien iragarkien erregulatzaile eta bideratzaileak.
 
 

2012/11/14

IRAKASLE BATEK EGINDAKO KILI-KILIAK:

 

Hona hemen María del Pozuelo Rojok bi iragarkiren inguruan egindako kili-kili eta hausnarketa interesgarria:


2012/11/07

HEZITZAILEOK UMEEN EREDUA GARA!

Bideo honetan ikusi dezakezue zer nolako eragina eduki dezakegun haurren bizitzetan, izan ere, umeek imitazioaren bidez ikasi eta garatzen dira. Behin hori ikusita, gure balio eta jarrerak zaindu behar ditugu eskoletatik, eta noski umeentzako iragarkietan bereziki gauza horiek zaintzea ezinbestekoa da.


Hezitzaileok gure umeen garapenaren oinarria izango garenez, kontuan hartu behar ditugu igortzen ditugun balioak, baita erakusten ditugun iragarkiak ere.

2012/10/31

"ETA ZUK ZERTARA JOLASTEN DUZU?" BIDEO ARGIA:


Hona hemen antzineko eta gaur egungo iragarkien arteko konparaketa, nahiz eta urte ugari igaro, sexismoa oraindik gizartean dirauela argi dago: BADAUDE EDO "NESKENTZAKO" EDO "MUTILENTZAKO" DIREN JOLAS ETA JOSTAILUAK.

SEXISMOA, PUBLIZITATEAREN ONDORIO.



Bideo honi esker ikusi daiteke helduok eragin zuzena daukagula gure umeen jostailuak aukeratzerako orduan. Baina hori ez da bideoaren mezurik aipagarriena,  izan ere, iragarkiek dakarten beste arazo bat plazaratzen digu: Genero desberdintasuna, hain zuzen ere.

Baditugu "mutilentzako" iragarkiak, non urdina, super-heroiak, saltoak, urduritasuna, aktibotasuna, agresibitatea... nabaria den:



Eta baita "neskentzakoak ere", non arrosa, zuria, lasaitasuna, goxotasuna, disdirak... nabariak diren:


Egia da azkenaldian sexismo hau gutxitu egin dela, dena den, ez da desagertu, gaur egungo gizartean oraindik dirau, eta noski eskoletatik ere aurre agin behar diogu; "Mutilen" eta "nesken" koloreak, jolasak, ipuinak, pelikulak, jostailuak, mozorroak... desagertu behar dira, eta soilik kolore, jolas, ipuin, pelikula, jostailu, mozorro... bihurtu!

2012/10/24

ELIKADURAN DESOREKAK, PUBLIZITATEAREN ONDORIO.

Publizitateak gezurra esan eta gehiegikeriatan ibiltzen da gehienetan. Hala ere, nahiz eta gezurretan ari dela jakin, esloganen etengabeko errepikapenak zertxobait sinistera bultzatzen gaitu, edo guztiz, zuria zena beltz ikusi arte.
Publizitateak jende zoriontsua erakusten digu, ederra, konplexurik gabekoa, bere arazoak konpontzen dituena saltzen duten produktua erabiltzeagatik. Denak oso erraza dirudi. Guk ere horrelakoak izan nahi dugu. Sinistu nahi dugu pruduktu horrekin zoriontsu izango garela, eta noski gure haurrek ere horrela sinisten dute.
Propaganda komertzialaren gezurren artean gezurrik handiena azaleko gauzek, gauza materialek,diruak eros ditzakeenak, zoriona dakartela da. Agian publizitateak gezurra esaten digula agerian uzten duen kasurik nabarmenena haurrentzako elikagaien iragarkiak dira, esate baterako honako hau:

Ki
li-kili egin diezaiogun kasu konkretu honeri; haur batek edozein arratsaldetan “Los Lunis” ikustean, afaldu aurretik hau guztia jan dezake begiekin, telesailaren etenaldi batean iragarri zutelako, 6 aldiz Happy meal, 5 aldiz Nocilla,4 aldiz Danonino, Pizza Hut, Nutella, Tosta Rica...



Haurrentzako elikagaien publizitatea 5 produktuz osatuta dago: gozokiak, fast food, azukredun
zerealak, aperitibo gazituak, eta freskagarriak, hauek guztiak espezialistek identifikatu dituzte gaur egungo haurren elikadura desorekaren erantzule.
Iragarkien %41ean produktuei benetakoak ez diren ezaugarriak atxikitzen zaizkie, “Bollicaoa jaten baduzu, goi mailako kirolariei irabaziko diezu”, “Boomer txiklearekin ezinezkoak diren puxikak egin daitezke”, “Petit Suisse jogurta jatekotan, klaseko altuena izango zara”... modukoak. Gehienak pertsonaiak erabiltzen dituzte (kirolariak, fiziozko protagonistak..) euren produktua saltzeko.
Iragarkien %16k fikziozko irakasle edo gurasoak erabiltzen dituzte. Kasu batzuetan hauen funtzioa eraldatzera iristen dira; adibidez, ama on bat, bere semea maite duena eta semeak maite duena, "kinder" ematen dio askaltzeko. Dirudiena baino seiagoa da gaia; ondorioz, iragarki guzti hauek, gure haurren ideologian eragiteaz gain, euren osasunean ere eragiten baitute: elikaduran desorekak ekarri dizkigute gizartera. Gaur egunean, inoiz baino ume lodi gehiago daude munduan.  
Datu hauek larritzekoak eta onartezinak dira, eta eskoletatik ere iragarki mota hauei aurre egin behar diegu!
(Obesitateaz bestalde, anorexia bezalako desorekak ere zerikusi handia daukate iragarkiekin, baina bereziki nerezabezaroan dauden haurrak pairatzen dituztenez, soilik obesitatean zentratu naiz) 

2012/10/17

ZER NOLAKO GIZARTEA ARI GARA? (iragarkiei buruzko ikuspegiak I)


Galdera honi erantzuteko, hona hemen David Fincherren "El club de la lucha" filmaren zati txiki bat, non iragarkiei eta eratzen gauden gizarte motari kritika egiten zaien, izan ere, gaur egungo haurrek biharko helduak izango dira:
"Veo mucho potencial, pero está desperdiciado. Toda una generación trabajando en gasolineras, sirviendo mesas, o siendo esclavos oficinistas.La publicidad nos hace desear coches y ropas, tenemos empleos que odiamos para comprar mierda que no necesitamos. Somos los hijos malditos de la historia, desarraigados y sin objetivos, no hemos sufrido una gran guerra, ni una depresión. Nuestra guerra es la guerra espiritual, nuestra gran depresión es nuestra vida. Crecimos con la televisión que nos hizo creer que algún día seríamos millonarios, dioses del cine, o estrellas del rock. Pero no lo seremos, y poco a poco lo entendemos, lo que hace que estemos muy cabreados." 
Nire ustez, oso argia eta adierazgarria da eta dudarik gabe nire blogaren filosofiarekin bat dator.


ZER NOLAKO GIZARTEA ERATZEN ARI GARA? (Iragarkiei buruzko ikuspegiak II)

 

IRUDI BATEK MILA HITZEK ESATEN DUTENA BAINO GEHIEGO ADIERAZ DEZAKEENEZ, hona hemen hezitzen ari garen gizartea, GIZARTE KONTSUMISTA, hain zuzen ere:

 Errealitate honi eskoletatik ere aurre egin behar diogu!


2012/10/10

UMEEN MUNDUKO IRAGARKIEN GAI HAU SALATZEN DUTEN ZENBAIT ABESTI (II.Atala)

Aukeratu dudan bigarren abestia, oso gustokoa daukat eta txikitatik entzun dut etxean. El Canto del Loco taldearen "Acuérdate" kanta da. Abesti honetan gure gurasoen garaiko umeen artean zegoen modari egiten zaio errreferentzia, eta bertan, garaiko zenbait jolas, telesaio eta pelikula aipatzen dira. Nire ustez, oso ondo dago ikusteko telebistak gure bizitzetan daukan eragina ikusteko, nola bertan agertzen den guztia gure bizitzetan markatuta gelditzen den, eta are gehiago txikiak garenean.
 
ACUERDATE (ECDL)
"Acuérdate de tus tardes de recreo, de tu cromos y tebeos, De las series que se hicieron, para tí. Ese erizo que era rosa, tu querías ser ficha roja, tener todas las cosas, Acuérdate, solo había dos canales,y unos rombos decidían,si veías o no veías, una peli que tenia mil efectos especiales, actuaba un tal Darth Vader, Y venían de un planeta sideral
Tenias tanta ilusión por ser mayor, Que imitabas a tus ídolos en el salón Querías ser un goleador en el ‘82 Ser princesa de aquel príncipe que no apareció. Acuérdate bien de tus cabañas construidas, Querías ser un espia,y tu madre te decía, no esta bienQue inventas mil fantasías, y que vivas en tu mundo, de baldosas amarillas, Recuerda hoy, esa bici que querías, la de Eliot parecía, Que nunca conseguirías, para volar, conquistando aquella luna Devolviendo una fortuna, siendo un miembro del equipo A Tenías tanta ilusión..."

UMEEN MUNDUKO IRAGARKIEN GAI HAU SALATZEN DUTEN ZENBAIT ABESTI: (I.Atala)

Aukeratu dudan lehenengo abestia, Maná taldearen ¿Dónde jugarán los niños? da. Abesti honen muina aitona baten jolaslekua desagertu egin dela da. Nahiz eta hasiera batean gure gaiarekin zerikusirik ez duela iruditu, haratago joanez oso loturik daudela ikusi dut: Gaur egungo umeek iragarkiek igortzen dituzten jolasen ondorioz, jada ez dute parkeetan jolasten; elkarekintzezko jolas tradizionak (harrapaketa, izkutaketa, soka-saltoa...), jolas berritzaile eta teknolgikoengatik (Nintendo DS, tamagochi...) zapalduta gelditzen dira, eta hortaz, ez dute parkearenganako agertzen den sentimendu hori pairatzen.

¿DONDE JUGARAN LOS NIÑOS? (Maná)  
"Cuenta el abuelo que de niño el jugó Entre árboles y risas y alcatraces de color Recuerda un río transparente si olores, Donde abundaban peces, no sufrían ni un dolor
Cuenta mí abuelo de un cielo muy azul, En donde voló papalotes, Que él Mismo construyó El tiempo pasó y nuestro viejo ya murió
 Y hoy me pregunté después de tanta destrucción
¿Dónde diablos jugarán los pobres niños? ¡Ay ay ay! ¿en dónde jugarán? Se esta quemando el mundo. Ya no hay lugar
La tierra está a punto de partirse en dos El cielo ya se ha roto, ya se ha roto el llanto gris La mar vomita rios de aceite sin cesar
 Y hoy me pregunté después de tanta destrucción..."
 

2012/10/03

"SI EXISTE ESTA EN TOYS "R" US"

Hona hemen arreta deitzeko erabili ohi den beste bi teknika: Lehengoa, leloa, zuzenean hartzaileoi heltzen zaigun eta buruan etengabe izango dugun esalditxoa, kasu honetan "Si existe, está en toys "r" us"; eta bigarrena, iruzurra, ezkutuan sartzen diguten mezua. Gure kasuan, nahiko argia da, izan ere, nola da posible jostailu guztiak denda horretan egotea? Ezinezkoa. Beraz, kili-kili hauen ondorioz, honela laburbildu dezakegu: Leloak ikasiko ditugu, bai, baina kontuz, ez gara leloak!

ERREPARA DIEZAIOGUN MUSIKARI!


Iragarki ororen arreta deitzeko teknika bat da musika. Jarraian daukazue gabonetako panpinen iragarki tipiko bat. Goazen kili-kiliak egitera eta azter dezagun pixka bat: Bertan, argi ikusi daiteke erabilitako ahotsen tonuak oso altuak direla, umeen ahotsak direla. Gainera, erabilitako hitzak eta abestiaren doinua erritmo sinple eta alaiekoak dira. Guzti horrek, haurren eta bereziki neskatoen arreta piztuko du erabat. Lehengo pausua bete dute panpin saltzaile horiek. Baina iragarkiaren asuntua harago doa, iragarkia beste behin ikusita, musikaren doinua ikasiko dute haurrek eta pare bat aldiz berriro ikustean, letra oso-osorik abestuko dute. Pentsatu dezakeguna baino azkarrago jostailua edo kasu honetan, panpina, eskatuko dute gabonetarako, eta noski, Olentzerok ekarriko die beste hainbat tramankulurekin batera. Laburbilduz, panpin saltzaileek, primerako lana egin dute geure umetxoen desiretan, euren nahiak kontrolatuz.
 
 

2012/09/26

OSO INTERESGARRIA DEN WEB-GUNEA

 

Hona hemen gaiaren inguruan informazio, adibide, azalpen, baliabide eta soluzio ugari eskaintzen dituen espazio birtuala:
  
Nire aburuz, oso ondo dago, interesgarria da eta oso erabilgarria izan daiteke edonorentzat, baina bereziki haurren hezitzaileontzat!
 
 

PUBLIZITATEAREN KONTZEPTUA ETA HISTORIA TEORIKOKI AZTERTZEKO WIKIA!

 

Hona hemen publizitatearen inguruko informazio sakona biltzen duen wikia:
 
 
Nire ustez, oso ondo dago, batetik, gaian sakontasunez murgitzeko (definizioa, historiaren, ekonomiaren, etorkizunaren... ikuspegiak biltzen ditu) eta bestetik, euskaraz dagoen material bakarretarikoa delako.

2012/09/19

BAINA KILI-KILIEKIN HASI AURRETIK, AZTER DEZAGUN IRAGARKIEN MUNDUA!


Hasteko, iragarkiei buruz zerbait arakatu eta eurak azaltzeko, hona hemen diapositiba labur batzuk, oso garrantzitsua baita argi edukitzea zer diren eta zeintzuk diren iragarkien helburuak.



IKUSI DEZAGUN ZER NOLAKO IRAGARKIEI EGINGO DIZKIOGUN KILI-KILIAK AURRERANTZEAN



HEZITZAILEOK!ONGI ETORRI iKImiLIKILI-klikera!

(haurren iragarkiei kili-kili egiten zaien blogera) 

ESPERO DUT ZUEN GUSTUKO BLOGA IZATEA ETA MILA ESKER ZUEN BISITAGATIK!