BLOGAREN NONDIK-NORAKOAK

BLOGAREN DESKRIBAPENA:

 

Nire bizitzan egindako lehenengo bloga duzue zuen aurrean, teoriaz IKT irakasgaiarako egin dut. Dena den, ez dut soilik unibertsitatera mugatu nahi, haratago joan nahi dut: espero dut zuei, zuen bizitzetan, gaur eguneko egoeraz jabetzeko baliagarria, interesgarria eta etretenigarria  suertatzea.
 
 
Egia da asko kostatu zaidala blogaren gaia aukeratzea, baina hasieratik argi izan dut gaur eguneko gizarte kontsumista honi kritika egin nahi diodala, bereziki umeengan sor ditzakeen kalteak plazaratuz. Behin hori argi izanda, hurrengo pausua, web site honen izena pentsatzea izan da; Izen berezia eta batez ere, haur hezkuntzari zuzendutakoa aukeratu dut: "iKImiLIKILI-klik". Sinplea dirudien arren, hainbat gauza esan dezaket blogaren izenari buruz: Alde batetik, izena bera aipatzean, hitz magikoak dirudite, sorginkeri hutsa. Horrelaxe da, nolabait; gure gizartea eta batez ere gure umeak, hipnotizatuta gelditzen baitira iragarki gehienen aurrean.
 
Bestetik, hitza beraren barruan "KILI-KILI" hitza aurki dezakegu; ez da kasualitatea: Blog honen bidez, gure haurrak mintzen dituzten iragarki hauei kili-kili horiek bilatuko dizkiegu.
 
Bukatzeko, irakasgai honetan etengabe TIK-ekin eta batez ere, ordenagailuekin lan egingo dudanez, "-klik" atzizkia gehitzea aproposa ikusi dut.
 

Espero dut zuen gustukoa izatea, eta aldez aurretik mila esker!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik!