2012/10/03

ERREPARA DIEZAIOGUN MUSIKARI!


Iragarki ororen arreta deitzeko teknika bat da musika. Jarraian daukazue gabonetako panpinen iragarki tipiko bat. Goazen kili-kiliak egitera eta azter dezagun pixka bat: Bertan, argi ikusi daiteke erabilitako ahotsen tonuak oso altuak direla, umeen ahotsak direla. Gainera, erabilitako hitzak eta abestiaren doinua erritmo sinple eta alaiekoak dira. Guzti horrek, haurren eta bereziki neskatoen arreta piztuko du erabat. Lehengo pausua bete dute panpin saltzaile horiek. Baina iragarkiaren asuntua harago doa, iragarkia beste behin ikusita, musikaren doinua ikasiko dute haurrek eta pare bat aldiz berriro ikustean, letra oso-osorik abestuko dute. Pentsatu dezakeguna baino azkarrago jostailua edo kasu honetan, panpina, eskatuko dute gabonetarako, eta noski, Olentzerok ekarriko die beste hainbat tramankulurekin batera. Laburbilduz, panpin saltzaileek, primerako lana egin dute geure umetxoen desiretan, euren nahiak kontrolatuz.
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik!