2012/10/03

"SI EXISTE ESTA EN TOYS "R" US"

Hona hemen arreta deitzeko erabili ohi den beste bi teknika: Lehengoa, leloa, zuzenean hartzaileoi heltzen zaigun eta buruan etengabe izango dugun esalditxoa, kasu honetan "Si existe, está en toys "r" us"; eta bigarrena, iruzurra, ezkutuan sartzen diguten mezua. Gure kasuan, nahiko argia da, izan ere, nola da posible jostailu guztiak denda horretan egotea? Ezinezkoa. Beraz, kili-kili hauen ondorioz, honela laburbildu dezakegu: Leloak ikasiko ditugu, bai, baina kontuz, ez gara leloak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik!