2012/10/24

ELIKADURAN DESOREKAK, PUBLIZITATEAREN ONDORIO.

Publizitateak gezurra esan eta gehiegikeriatan ibiltzen da gehienetan. Hala ere, nahiz eta gezurretan ari dela jakin, esloganen etengabeko errepikapenak zertxobait sinistera bultzatzen gaitu, edo guztiz, zuria zena beltz ikusi arte.
Publizitateak jende zoriontsua erakusten digu, ederra, konplexurik gabekoa, bere arazoak konpontzen dituena saltzen duten produktua erabiltzeagatik. Denak oso erraza dirudi. Guk ere horrelakoak izan nahi dugu. Sinistu nahi dugu pruduktu horrekin zoriontsu izango garela, eta noski gure haurrek ere horrela sinisten dute.
Propaganda komertzialaren gezurren artean gezurrik handiena azaleko gauzek, gauza materialek,diruak eros ditzakeenak, zoriona dakartela da. Agian publizitateak gezurra esaten digula agerian uzten duen kasurik nabarmenena haurrentzako elikagaien iragarkiak dira, esate baterako honako hau:

Ki
li-kili egin diezaiogun kasu konkretu honeri; haur batek edozein arratsaldetan “Los Lunis” ikustean, afaldu aurretik hau guztia jan dezake begiekin, telesailaren etenaldi batean iragarri zutelako, 6 aldiz Happy meal, 5 aldiz Nocilla,4 aldiz Danonino, Pizza Hut, Nutella, Tosta Rica...



Haurrentzako elikagaien publizitatea 5 produktuz osatuta dago: gozokiak, fast food, azukredun
zerealak, aperitibo gazituak, eta freskagarriak, hauek guztiak espezialistek identifikatu dituzte gaur egungo haurren elikadura desorekaren erantzule.
Iragarkien %41ean produktuei benetakoak ez diren ezaugarriak atxikitzen zaizkie, “Bollicaoa jaten baduzu, goi mailako kirolariei irabaziko diezu”, “Boomer txiklearekin ezinezkoak diren puxikak egin daitezke”, “Petit Suisse jogurta jatekotan, klaseko altuena izango zara”... modukoak. Gehienak pertsonaiak erabiltzen dituzte (kirolariak, fiziozko protagonistak..) euren produktua saltzeko.
Iragarkien %16k fikziozko irakasle edo gurasoak erabiltzen dituzte. Kasu batzuetan hauen funtzioa eraldatzera iristen dira; adibidez, ama on bat, bere semea maite duena eta semeak maite duena, "kinder" ematen dio askaltzeko. Dirudiena baino seiagoa da gaia; ondorioz, iragarki guzti hauek, gure haurren ideologian eragiteaz gain, euren osasunean ere eragiten baitute: elikaduran desorekak ekarri dizkigute gizartera. Gaur egunean, inoiz baino ume lodi gehiago daude munduan.  
Datu hauek larritzekoak eta onartezinak dira, eta eskoletatik ere iragarki mota hauei aurre egin behar diegu!
(Obesitateaz bestalde, anorexia bezalako desorekak ere zerikusi handia daukate iragarkiekin, baina bereziki nerezabezaroan dauden haurrak pairatzen dituztenez, soilik obesitatean zentratu naiz) 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik!