2012/10/31

SEXISMOA, PUBLIZITATEAREN ONDORIO.



Bideo honi esker ikusi daiteke helduok eragin zuzena daukagula gure umeen jostailuak aukeratzerako orduan. Baina hori ez da bideoaren mezurik aipagarriena,  izan ere, iragarkiek dakarten beste arazo bat plazaratzen digu: Genero desberdintasuna, hain zuzen ere.

Baditugu "mutilentzako" iragarkiak, non urdina, super-heroiak, saltoak, urduritasuna, aktibotasuna, agresibitatea... nabaria den:



Eta baita "neskentzakoak ere", non arrosa, zuria, lasaitasuna, goxotasuna, disdirak... nabariak diren:


Egia da azkenaldian sexismo hau gutxitu egin dela, dena den, ez da desagertu, gaur egungo gizartean oraindik dirau, eta noski eskoletatik ere aurre agin behar diogu; "Mutilen" eta "nesken" koloreak, jolasak, ipuinak, pelikulak, jostailuak, mozorroak... desagertu behar dira, eta soilik kolore, jolas, ipuin, pelikula, jostailu, mozorro... bihurtu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik!